Igandean emango dute EITBn Karrikako 'Herri Txiki Infernu Handi'
Igande gaueko hamarretan botako dute saioa EITB 1en. Zuzenean ikusi ezin duenak nahieran ikusi ahal izango du astelehenetik aurrera.
Urrian grabatu zuten Karrikako bizilagunekin Herri Txiki, Infernu Handi saioa, eta igande honetan –otsailak 2– botako dute EITB1en, gaueko hamarretan.
Hala ere, norbaitek ezin balu zuzeneko emisioa ikusi, nahieran ikusteko aukera izango du astelehenetik aurrera.
Esteka honetan ikus daiteke kapituluaren aurrerapen bideoa.
