Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Otsailaren 28ra arte eska daitezke hobariak tasetan

Udalak jakinarazi du egoera zaurgarrian dauden familiek ez dituztela hondakinen eta ur zein estolderiaren tasak ordaindu beharko.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/01/29

Zergen eta tasen egutegia etxez etxe ari da banatzen Oiartzungo Udala, herritarrek jakin dezaten tributu ezberdinen kitapena zein epetan egin behar den. Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen %50 finantzatzen da herritarrek ordaintzen dituzten zergekin.

Egoera ekonomiko zaurgarrian dauden herritarrak laguntzeko asmoz, azken urteetan fiskalitate justuagoa lortzeko hartutako neurriak proposamen berriekin indartu  ditu udalak, eta, besteak beste, diru sarrera gutxi duten familiek ez dute hondakinen eta ur zein estolderiaren tasa ordaindu beharko.

Hala ere, lau baldintza bete behar dituzte salbuetsia egoteko: Oiartzunen erroldatuta egotea; zehaztutako diru sarrera kopurua –bizikidetza unitateko pertsona kopuruaren eta Langile Arteko Gutxieneko Soldataren arabera jarri dituzte mugak– eta ondare maila ez gainditzea; bigarren etxebizitzarik ez izatea; eta udalarekin zorrik ez izatea edo ordainketa plana onartuta eta egunean edukitzea.

Udalak ikerketa bat egin du herrian, eta emaitzen arabera Oiartzunen 3.975 familia daude –kide bakarreko familiak barne–; horietatik 100 familia daude “bereziki egoera zaurgarrian”. 50 etxetan bi adingabe edo gehiago dituzte eta 13.501 – 26.000 euro arteko errenta dute.

Egoera horren aurrean, Joana Mendiburu Oiartzungo alkateak badu zer esana. “Udal gobernuaren nahia da Oiartzun herri justua eta kohesionatua izatea, eta horretarako ezinbestekoa da egoera zaurgarrienei erreparatzea eta hobarien bitartez ahal dugun laguntza guztia eskaintzea”.

“Udalak aspalditik aplikatzen ditu hobari sistemak, eta horri esker azken urteetan 94 familia egon dira uraren eta hondakinen tasetatik salbuetsita”, jarraitu du Olaia Lasa Ongizate zinegotziak.

Hilaren 2an zabaldu zuten hobari hori eskatzeko epea, eta otsailaren 28ra arte egongo da irekita. Eskaerak udaleko arreta bulegoan edo egoitza elektronikoaren bitartez egin daitezke. Alabaina, informazio guztia hemen aurki daiteke.

Azkenik, udaletik jakinarazi dute familiaren batek beste urteren batean egin badu eskaera, berriz aurkeztu behar dela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.