'San Juan' baleontzia, itsasora begira
Uretaratzetik oso gertu da Albaolan eraikitzen ari diren 'San Juan' baleontzia. Biharko erreportajearen aurrerapentxo bat, bideoan.

Otsailaren 1eko Oarso Bidasoko HITZAren astekaria jasotzen dutenek, besteak beste, Albaola Itsas Kultur Faktoriaren gaineko erreportajea izango dute irakurgai, hain zuzen, San Juan baleontziaren gainekoa. Aurten uretaratzea dute helburu, eta azken zertzeladekin ari dira San Pedroko faktorian. Bertako presidente Xabier Agoterekin izan da HITZA. Beheko bideoan, biharkoaren aurrerapentxo bat ikus daiteke: