Otsailaren 8an Urdaburu Mendizale Elkarteak haurrentzat eski ikastaroa eta irteera antolatu du Somporteko eski estazioan.
Datorren larunbatean, otsailaren 8, Urdaburu Mendizale Elkarteak haurrentzako eski ikastaroa eta irteera antolatu du Somporteko (Urdos, Frantzia) eski estazioan.
Egun osoko irteera izango da, 06.00etan irten eta 20.00ak aldera itzultzeko.
2009tik 2015era arte jaiotako haurrek parte har dezakete. Haurrak arduradun batekin joan beharko dira. Gehienez, arduradun bakoitzak 3 haur eraman ditzake.
Prezioa: 35 euro haurrentzat; 55 euro helduentzat (autobusa, sarrera/fortfaita, eta 2 orduko ikastaroa barne).
*Helduen kasuan, ikastaroa hautakoa da eta ezin da bermatu, taldea osatu behar delako. Aukera hori gabe, prezioa 40 euroan geratzen da.
Elkarteko materiala erabiliko da, haurren kasuan alokairu hori prezioaren barne sartzen da.
Gaur eta bihar artean jasotako izen emateen artean, bazkideek izango dute lehentasuna.
Izena eman ondoren, behin datuak egiaztatuta, korreo bat jasoko duzu zure eskaera onartua izan dela eta irteeraren inguruko informazio gehiago jakinarazteko. Soilik orduan egin ahal izango da elkarteko kontu korrontean ordainketa.
** Izena ematen duen arduradunak joan beharko du irteerara. Arduradunak irteerara joan ezingo balu, beste bazkide batek ordezkatu beharko luke, edo lehentasuna galduko luke.
Harremanetarako:
URDABURU MENDIZALE ELKARTEA
Juan Olazabal kalea 23 (20100 Errenteria)
943527879-686596732
Astearte eta ostegunetan (19:00-21:00)