Nekazariek eta abeltzainek laguntza izango dute ustiategietan
Behemendi Landa Garapen Elkarteak eta Errenteriako Udalak langile bat kontratatu dute nekazari eta abeltzain titularrek beren lanak egin ezin dituzten egoeretan laguntzeko.

Errenteria – Oreretako Udalak eta Behemendi Landa Garapen Elkarteak gutxiengo dedikazioa duten nekazaritza eta abeltzaintza titularrek zenbait arrazoiengatik beren lana egin ezin duten egoerak ordezteko aldi baterako langile bat kontratatu dute. Langilea baserriko lanetan trebatua eta esperientziaduna da.
Gaixotasuna; gurasotasuna; prestakuntza; oporrak; arrazoi pertsonalak edota lan bereziak egiteko eskulan gehigarria behar dutenean erabili ahal izango dute nekazari eta abeltzainek zerbitzu hori, betiere egoiliarren laguntzarekin eta, bereziki, astegunetan.
Ustiategi bakoitzak gehienez hamar egun natural izango ditu zerbitzua erabiltzeko –gaixotasunagatiko bajak izaten direnetan luzatzea aztertuko da–. Bestalde, emailea ustiategi berean gehienez ere sei egun jarraian eta egunen zortzi ordu egongo da.
Zerbitzua doakoa izango da, eta hori erabiltzeko zerbitzu emailearekin jarri behar da harremanetan telefonoz, egutegi kontuak harekin adostu behar dira-eta. Epe berean eskaera handia egonez gero, aurretik hitzartutako zerbitzuek eta bajek izango dute lehentasuna.