TAO ordaintzeko epea zabalik da
Gaurtik martxoaren 17ra izango da zabalik tasa hori ordaintzeko epea.

TAO tasa ordaintzeko epea zabaldu du udalak eta gaurtik martxoaren 17ra bitartean egin ahalko da ordainketa (biak barne). Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean (hau da, martxoaren 17an) kargatuko ditu udalak, eta helbideratua ez duten zergadunek, berriz, Zu! arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzaileetan, edo online egin ahalko dute ordainketa epearen barruan.
TMIZ Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga edo isunen bat ordaindu gabe duten titularrek, edo TAOren udal ordenantzak titularren bizilekuen eta ibilgailuen inguruan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenek, ezegokitasun horiek zuzendu beharko dituzte gaitze titulua eskuratzeko eskubidea izateko udalak jakinarazi duenez.