Babarrun jana, Zintzilik Irratiaren 40. urteurrena ospatzeko
Bost urtean behin egiten duten bazkaria baliatu dute aurten 40. urteurrena ospatzeko. Aspaldian egin ez duten bertso poteoa egingo dute arratsaldean.

Zintzilik Irratiak 40 urte daramatza lau haizetara musika eta irratsaioak eskaintzen, eta, gaurko eguna baliatu dute irratiaren bueltan ibilitako jendea elkartu eta bazkari bat egiteko.
12:30ean hasi dute eguna bermutada batekin Errenteria-Oreretako Txintxarri Elkartearen atarian, eta hamaika kontu esan ondoren, barrura sartu eta babarrun janari ekin diote.
Julen Etxegarai Zintzilik Irratiko kide da, eta pozik agertu da gaurko bilkuraren aurrean. “40 urte hauetan egon den jendea eta jende berria elkartu gara elkartean. Bost urtean behin egiten dugu bazkaria, eta gaurkoan duela hogei urte ego gehiagotik egin ez dugun bertso poteoa berreskuratu dugu”, dio Etxegaraik.
Hiru bertsolari ariko dira bazkalostean kantuan: Emaitz Murua Arzallus, Libe Goenaga Arrieta eta Eñaut Martikorena Lizaso.
Irratiaren bazkarian izan da HITZA, eta Etxegarairen hitzak bideo batean bildu ditu.