Kaldereroek Trintxerpeko kaleak alaitu dituzte mailu eta zartaginekin
Eguerdiko hamabietan irten dira Andonaegi Jauregitik, eta Serafin Esnaola plazan eman diote ibilbideari amaiera.

Eguerdiko hamabiak laurden gutxiagotan zuten hitzordua Trintxerpeko kaldereroek Andonaegi jauregian; baina bazen ilusioz eta urduritasunez beteta zegoenik, ordua iristerako hasi baitira zartagin eta mailu hotsak entzuten. llunbek, Trintxerpeko Jai Batzordearen eta Pasaia Musikalek antolatu dute gaurko desfilea.
Haurrak, gazteak helduak… denak elkartu dira gaurko egunean, eta musikak lagunduta Trintxerpeko kaleetan zehar ibili dira.
San Sebastian kalera joan dira lehenbizi, eta Urgull kalera gero. Handik Oiartzun kalera eta Ulia etorbidera joan dira; baita Azkuene kalera ere. Jarraian, Euskadi etorbidetik Gernika plazara egin dute ibilbidea, eta segidan Gudarien plazan egin dute geldialdia. Serafin Esnaola plazan eman diote Kaldereroek ibilbideari amaiera.
Jarraian, gaurko eguneko zenbait irudi.

































