Piano ikasleen prestaketa-entzunaldia, hilaren 10ean
Lezoko Tomas Garbizu musika eskolako piano ikasleek hilaren 22ko Errenteriako Piano Jaialdian parte hartuko dute. Hilaren 10ean prestaketa-entzunaldia egingo dute Musika Eskolako Areto Nagusian, 18:00etan.

Hilaren 22an Errenterian egingo den Piano Jaialdian parte hartuko dute Lezoko Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako piano ikasleek. Jaialdia prestatzeko, prestaketa-entzunaldia eskainiko dute hilaren 10ean Musika Eskolako Areto Nagusian, 18:00etan hasita.
Ondoko piano ikasleak entzuteko aukera izango da: Aitana Esnaola, Mara Rolin, Jare Ereño, Enara Ramos, Unax Zalla, Maren Badiola, Nora Lakanbra, Jare Lizarraga, Danel Martin, Alain Elarre, Aroa Domingo, Araia Gomez, Athenea Mielgo, Libe Lopez eta Aiora Intxaurrandieta.
Tomas Garbizu eskolak senide guztiak gonbidatu ditu entzunaldira.