Arabako Biraren hogeita hirugarrena prest du Urdaburuk
Hilaren 15ean egingo du ibilaldi hori Urdaburu Mendizale Elkarteak.

Urdaburu Mendizale Elkarteak Arabako Biraren hogeita hirugarren etapa antolatu du hilaren 15erako. Areta auzotik abiatuko dute zeharkaldia eta Elorritxugaina eta Jesuri gailurretatik pasa ondoren, Bergantza auzoan bukatuko dute. Ibilaldia bost ordukoa izango da denera.
Xehetasun guztiak ikusteko klik egin hemen.
Irteera 07:30ean egingo dute Panier aldean dagoen Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:45ean aritzetatik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordutegi berean. Galdetegia beteta ere eman dezakete izena online (klik hemen)