
Ondartxoko hiltegiaren inguruko lanen eragina gutxitzeko egokitu dituzte aparkaleku berriak.

Maiatzaren 15etik 25era egingo dute Euskaraldia. Euskara ulertzen duten 16 urtetik gorako herritarrei begirakoa da ariketa, baina haur eta nerabeek ere izango dute egitekorik: Euskararen xaxatzaile izango dira. Hori horrela, aurten ere ikastetxeetan zein aisialdi eta kirol elkarteetan lantzeko proposamen didaktikoa sortu dute. Gaur aurkeztu dute Lekuona Fabrikan.

Hilaren 15ean egingo du ibilaldi hori Urdaburu Mendizale Elkarteak.

Hilaren 15ean Herri Eskola pareko basoa txukuntzeko auzolana egingo dute, Hezikuntzaren eta Txerrimuñoren ekimenez.