Futbol-zelai berriaren inaugurazioa, OKEren 50.urteurrenean
Udalak Karla Lekuona futbol zelaia berritu du. Hilaren 16an izango da inaugurazio ofiziala, aurten Oiartzungo Kirol Elkarteak (OKE) 50 urte betetzen dituen honetan.

Inbertsio garrantzitsua egin du Oiartzungo udalak Karla Lekuona futbol zelaia eraberritzeko. Belar artifiziala eta ureztatze sistema jarri eta argiteria osoa zein sarrera berritu dituzte. Hartara, hemendik aurrera entrenamenduak eta partiduak gauez ere egin ahal izango dira. Zelaiaz gain, Ugaldetxoko eremua ere biziberritu dute, inguru atsegina sortzeko.
Datorren igandean, hilaren 16, izango da zelaiaren inaugurazio ofiziala eta lehen futbol partidua; Oiartzungo Kirol Elkartearen (OKE) 50.urteurrena instalazio berrietan ospatzeko aukera paregabea izanik.
Futbol zelai berriaren inguruko bideoa egin du udalak, Joana Mendiburu alkatea eta Edorta Fernandez Kirol zinegotziaren azalpenekin.