Koldo Mitxelena ikastetxean egin dute itxialdia zenbait irakaslek hilaren 26an eta 27an hezkuntza publikoan deituta diren greba egunak indartzeko.
Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Etxeko Langileentzako Lan Aholkularitza Zerbitzuak urteko balantzea egin du. Aldaketa gutxi, eta sektoreko lan baldintzak duintzeko bide luzea aurretik.
Errenteria-Oreretako jardunaldia bi saiotan banatuko da. Goizekoa 10:00etan hasi eta 14:00etan bukatuko da; arratsaldekoa 15:30etik 19:00etara egingo dute.
Su Ta Gar taldearen jarraitzailea eta kritiko musikala izanik, musika taldearen fanzinea sortu du Urko Ansak.
Pasaia Musikalek sustatutako egitasmoa hilaren 18tik 22ra izango da, Trintxerpeko Alkateordetzan. Emanaldi guztiak 19:30ean izango dira.
Diputatuaz gain, Joana Mendiburu Oiartzungo alkatea ere izan da bisitan. DIT Gestionek bidaia agentziak kudeatzen dihardu.
Pasaiako Portu Agintaritzak portuko instalazioetan edateko ura hornitzeko sarea sektorizatzeko proiektu bat abiatu du, kaian edateko uraren banaketa eta kontsumoa optimizatzeko.
Garaipen garrantzitsua Pasaiarentzat bigarren postuan den Portugaleteren aurka. Areto futboleko asteburua, gazi-gozoa. Eskubaloian, garaipen eta porrot bana.
Otsaileko dantzaldi herrikoia datorren asteko larunbatean izango da, Donibaneko Santiago plazan, 12:00etan.
Aurkezpen irekia hilaren 19an egingo dute, 19:00etan, pleno aretoan. Hitzorduan Pello Urzelai Gure Eskuko zuzendaritzako kidea izango da.