Azahara Dominguez diputatuak DIT Gestion enpresa bisitatu du
Diputatuaz gain, Joana Mendiburu Oiartzungo alkatea ere izan da bisitan. DIT Gestionek bidaia agentziak kudeatzen dihardu.

Azahara Dominguez Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Oiartzungo DIT Gestion enpresa bisitatu du Joana Mendiburu Oiartzungo alkatearekin batera. Bidaia agentziak kudeatzen ditu enpresa horrek, eta 2024ko abenduan Hain Gipuzkoa sarietan gailendu zen digitalizazioaren alorrean. Jon Arriaga enpresako presidentearekin egin dute bisita gidatua Dominguezek eta Mendiburuk.
Joana Mendiburu: “Balioan jartzen dugu familia ereduko enpresa honek izan duen ibilbidea. DIT Gestion bidaia agentzia txikientzako ezinbesteko bidelagun bihurtu da eta ukaezina da jakin dutela hain konplexua den turismoaren sektorean hutsune esanguratsu bat betetzen. Horrez gain, beraien arrakastaren oinarrian dago formakuntzan eta hurbiltasunean oinarritutako giza baliabideen kudeaketa egokia”.
Dominguezek, berriz, eredugarritzat jo du enpresaren jarduna. “DIT Gestion adibide bizia da turismoa eta jasangarritasuna elkarrekin joan daitezkeela eta tokiko komunitateari onura ekarriko dion jarduera bat izan daitezkeela erakusteko”.
Azkenik, Arriaga presidenteak saria izan du hizpide, besteak beste, bisitan. “Guretzat poz handia izan zen Hain Gipuzkoa saria jasotzea. DIT Gestion bi helbururekin sortu zen: turismo enpresa txikiei turismo enpresen abangoardian egoteko aukera ematen dieten tresnekin laguntzea eta gure sektorean lanpostu kualifikatuen sorrera sustatzea, lan talde gazte baten bidez”.