Aurresku Txapelketa jokatuko dute larunbatean, Landetxen
Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu du saioa, eta 16:30ean izango da. 2012tik 2017ra artean jaiotako haurrak lehiatuko dira.
Lur Lacasta eta Jurgi Errandonea dantzariak. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Aurresku Txapelketa jokatuko da hilaren 15ean Landetxe Kultur Aretoan. 16:30ean izango da saioa, eta sarrera irekia izango da.
Gazte mailako txapelketa da, eta urtean zehar jokatzen da lehiaketa; larunbatekoa, ondorioz, kanporaketa bat da. Finalak, berriz, maiatzean jokatzen dira.
Bi sailetan ariko dira dantzariak; A eta B mailetan, alegia, eta sail bakoitzean hamalauna dantzari daude. A sailean 2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotako haurrak lehiatuko dira Punta motz eta Agurra modalitateetan; B sailekoak, haatik, 2012, 2013 eta 2014an jaiotakoak dira, eta horiek Erribera eta Zortzikoa dantzatuko dituzte.
