Odol emaileen hitzordua, hilaren 18an, Elorsoro kiroldegian
16:30ean hasiko dira odol erauzketak. 943 00 78 85 edo 943 31 70 91 zenbakietara deitu behar da. Emaile berriak behar direla jakinarazi dute.

Oiartzungo odol emaileek hitzordua dute hilaren 18an, odola ematera deitu baitituzte Elorsoro kiroldegiko bilera gelara. Hitzordua eskatu behar da horretarako 943 00 78 85 edo 943 31 70 91 zenbakietara deituta edo aurreko egunean, webgune honetan. Odola emateko aukera 16:30etik 20:10era egongo da.
Abenduaren 17an egin zituzten azkenengoz odol erauzketak, eta 45 emaile bertaratu ziren. Hala ere, emaile berriak behar direla jakinarazi dute antolatzaileek.