Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Pasaitarrek sortutako errefusa aztertu da

Edukiontzi grisera botatako hondakinen ia %74 birziklagarriak ziren. Hondakin horiek gaikako bilketarako edo garbiguneetarako prestatutako edukiontzietan utzi beharren, errefusera bota ziren.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/02/14

Iazko uztailean Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak Pasaian sortutako errefusa jasotzen duen kamioiaren karakterizazio bat egin zuen, edukiontzi grisera botatako materia aztertzeko. Azterketa horren arabera, edukiontzi grisera botatako hondakinen ia %74 birziklagarriak zirela jakinarazi du Pasaiako Udalak. Hau da, hondakin horiek gaikako bilketarako edo garbiguneetarako prestatutako edukiontzietan utzi beharrekoak ziren.

Azterketa horretan aurkitutako hondakinen ia %24 biohondakinak zirela adierazi du udalak, eta materia organiko horiek edukiontzi marroira bota behar dira. Hondakinen %26, gainera, edukiontzi zurira bota beharreko oihalak eta ehunak ziren. Horrez gain, honako materia birziklagarria topatu zen: ontzi arinak, papera eta kartoia, zura, beira edota pilak. Elementu horiek guztiak gaikako bilketarako edukiontzietan edota garbiguneetan utz daitezkeela gogorarazi du udalak.

“Datu horiek latzak dira, eta berriz ere agerian uzten dute hobekuntzarako tarte handia dugula. Karakterizazioaren emaitza kontuan hartuta, argi dago edukiontzi grisean uzten diren hondakin gehienak birziklagarriak direla eta askoz gehiago egin daitekeela”, esan du Iraitz Pazos Zerbitzu eta Ingurumen zinegotziak.

2024an ia 3.000 tona errefus sortu zen Pasaian, eta kudeaketa gastua 625.000 eurokoa izan zen, hau da, 215 euro tona bakoitzeko. Pazos: “Edukiontzi grisean biltzen den hondakin kopuruak esponentzialki gora egin du azken urteotan, eta horrek eragin zuzena izan du hondakinen tasaren igoeran. Horri gehitu behar zaio, Hondakinen Estatuko Lege berria ezartzearen ondorioz, udala behartuta dagoela sorreraren araberako ordainketa jasoko duen zerga bat ezartzera; hau da, zenbat eta hondakin gehiago, orduan eta kostu handiagoa kudeaketan, eta, beraz, tasa handiagoa herritarrentzat”.

Datuak onak izan arren, Pazosek adierazi du egoera hori iraultzeko garaiz daudela oraindik: “Gaikako bilketa tasak eragin zuzena du udalen hondakin kudeaketa gastuetan. Errefusaren sorrera zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da hondakinen kudeaketako gastua”.

Iazko birziklatzeko tasa %48koa izan zen Pasaian, eta errefusaren kudeaketaren kostua 625.000 eurokoa izan zen. Pasaiak Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Planak ezartzen duen %70a gainditu izan balu, kudeaketa kostuetan 350.000 euro aurreztuzko ziratekeela baietsi du udalak. “Edo, bestela esanda, errefusetik ateratako hondakin birziklagarri guztiak dagokien edukiontzian utzi izan bagenitu, Pasaiako hondakinen gaineko zerga %6 igoko zen, %15 igo beharrean”, esan du Pazosek.

Egoera horren aurrean, udalak “apustu sendoa” egin du pasaitarrak etxeko eta merkataritzako hondakinen kudeaketa egokian kontzientziatzeko eta hezteko. “Hondakinak kudeatzeko ordenantza berria onartu eta Etorkizuna birziklatzen kanpaina hedatu ondoren, udalak urrats sendoak egiten jarraituko du, herritarrekin lankidetzan gaikako bilketa tasa handituz joan dadin eta, beraz, kudeaketaren kostua murriztu dadin. Horrek, zalantzarik gabe, eragin positiboa izango du bai ingurumenean eta baita udalerriko familien ekonomian ere”, zehaztu du Pazosek.

Erlazionatutako edukia‘Etorkizuna birziklatzen’ hondakin kanpaina, martxanHondakinen gaikako bilketan urratsak egiten
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.