Egun berezia ospatzen ari dira baserritarren azokan
Musika, taloak, dantza eta bertsolariak gerturatu dira jardunaldi berezira. Lehen aldiz egin dute gaur eta urtaro guztietan errepikatzea dute asmo.
Mutxikoak dantzatu dituzte Koldo Mitxelena eskolako patioan.Alaine Aranburu Etxegoien Jardunaldi berezia egiten ari dira larunbat guztietan egiten den baserritarren azokan eta programazio berezi bat antolatu dute. 2023tik ohi moduan, Jose Erbiti kalean jarri dute baserritarrek fruta, barazki eta gazta azoka, eta inguruan, denetarik.
Gaur hasitakoa, urtaro oro errepikatzeko asmoa daukate. Helburua, tokiko produktuen salmenta dinamizatzea eta balioan jartzea da. Aurtengo edizio honetan, udalak eta Behemendi Landa Garapenerako elkarteak nekazaritza eta abeltzaintza ustiategi horiekin batera antolatu dituzte ekintza osagarriak.
Ekintza hauek 08:00etan hasi dituzte eta eskualdeko esneko arkumearen haragia erretzeari ekin diote. Musikarik ez da falta izan eta dultzaineroak gerturatu dira; ondoren, dantzarienek mutxikoak dantzatu dituzte Koldo Mitxelena ikastetxearen patioan.
Bertako produktuekin osatutako taloak egiten aritu dira, eta sagardo ekologiko dastaketa ere egin dute. Bertsolariak aritu dira giroa berotzen.
