Hupurrepengopo upurteperapa apartepe!
Hiru eguneko akelarrearen ondoren, Kataxulora itzuli dira Ihoteetako pertsonaiak. Asteburukoaren laburpena egin du HITZAk, bideoan.
Hiru eguneko akelarre luzearen ondoren, bukatu da festa Oiartzunen. Intxixu, basandre eta sorginek hankaz gora jarri dituzte herriko txoko guztiak asteburu honetan. Dagoeneko Kataxulon dira Ihoteetako pertsonaiak, indarrak berreskuratu eta datorren urtekoa prestatzen.
HITZA asteburuko ekitaldi eta ospakizunetan izan da, eta ondorengo bideoa hedabideko kazetariek ateratako irudiekin egindakoa da, laburpen modura.
