Gizon Foroaren bigarren hitzordua martxoaren 11n izango da
Kuadrillako jarrerak, indarkeria matxista, homofobia, pribilegioak, ezintasun emozionala eta aitatasuna izango dituzte, besteak beste, hizpide.
Gizonen deseraikitze prozesuan aurrerapausoak emateko asmoz, Oiartzungo Gizon Foroa jarri zuten abian hilaren 11n, orduan egin baitzuten lehen saioa. Hiruki Larroxa elkartea da ekimenaren bidelagunetako bat, eta horiek gidatzen dute nolabait hitzordua.
Honakoa dio foroaren azalpenak: “Kuadrillako jarrerek, indarkeria matxistak, homofobiak, pribilegioek, ezintasun emozionalak, aitatasunak, harreman afektiboek, gatazkak kudeatzeko ezintasunak, hazkuntzak…. kezkatzen zaituzte?”.
Gai horien guztien inguruan ariko dira martxoaren 11ko saioan. 18:00etan izango da, Arizmendin, eta ez da izenik eman behar.
