«Hizkuntza batek aurrera egin dezan, mundu digitalean ere aurrera egin behar du»
Puntues fundazioko lehendakari berria da biharko astekariko protagonista. Hona, biharko elkarrizketaren aurrerapen bat.

Biharko (hilak 28) OARSO BIDASOKO HITZAren astekaria jasotzen dutenek, Olatz Arbelaitz Gallego irakasleari (Errenteria-Orereta, 1970) egindako elkarrizketa izango dute irakurgai. Euskara, berdintasuna, informatika… Hamaika gai izan ditu hizpide elkarrizketa honetan Puntues fundazioko lehendakari berriak.
Hona, biharkoaren aurrerapentxo bat, bideoan: