Trintxerpeko aparkalekuetan, aldaketak inauteriengatik
Inauteriak direla eta, Zirizako aparkalekuan barrakak jarriko dituzte. Aparkaleku gabeziari aurre egiteko, La Herrerako gunea gaituko da, hilaren 10a arte.
Trintxerpek Antxoren, Donibaneren eta San Pedroren lekukoa hartuko du asteburu honetan, barruti horretako inauteriak ospatuko baitira hilaren 7tik 9ra bitartean. Inauterietako barrakak Zirizako aparkalekuan ezarriko dituzte. Egoera horrek aparkaleku gabezia eragingo duenez, Pasaiako Udalak Garraio Kooperatibak La Herreran (Carbonesen) duen orubean aparkatzeko gunea gaituko du, Kooperatibarekin eta Pasaiako Portu Agintaritzarekin elkarlanean.
Gauzak horrela, Zirizako eremua itxita dago jada, eta La Herrerako gunea hilaren 10eko (astelehena) 07:00ak arte erabili ahal izango da. Behin-behineko gune horretan Trintxerpeko bertakoen txartela dutenek aparkatu ahal izango dute soilik.
