Bihartik, 2025eko Kirol Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea
Hilaren 21a izango da proposamenak aurkezteko azken eguna, eta online zein kiroldegiko sarreran jarritako kutxan utzi behar da izena.
Maialen Oiartzabal Mendibilek jaso zuen 2024ko Kirol Saria. Oiartzungo Udalak jakitera eman duenez, urrian izango da aurtengo Kirol Astea. Jarduera fisikoa eta bizitza aktiboa zein osasungarria sustatzea du helburu, eta programazioaren barruan 2025eko Kirol Saria ere banatuko dute. Gainera, bihar –hilak 5– irekiko dute proposamenak aurkezteko epea. Izenak idazteko aukera hilaren 21era arte egongo da, eta online zein kiroldegiko sarreran jarritako kutxan egin daiteke.
Proposamen horietan artean, irabazlea UKABEk, udalak eta herriko kirol elkarteek osatzen duten kirol aholku kontseiluak aukeratuko du.
2024ko Kirol Saria Maialen Oiartzabal Mendibilek irabazi zuen.
