Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Trafiko eta aparkaleku aldaketak inauteriengatik

Hilaren 7tik 9ra bitartean Trintxerpeko inauteriak ospatuko dira, eta mozorroaren festak aparkalekuetan eta garraio publikoaren zerbitzuan aldaketak eragingo ditu.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/03/04

Hilaren 7tik 9ra bitartean Trintxerpeko inauteriak ospatuko dira, eta mozorroaren festak aparkalekuetan eta garraio publikoaren zerbitzuan aldaketak eragingo ditu. Barrutiko kale batzuetan, gainera, mozketak aurreikusi direla jakinarazi du udalak.

Euskadi etorbidea, Correosetik Arrandegi kaleraino, itxita egongo da. Kale hori ostiralean (hilak 7) moztuko dute, 10:30ean. Hilaren 8an eta 9an ere itxita egongo da. Hilaren 10eko 09:00etan irekitzea aurreikusi dute, kalea guztiz garbitu ondoren.

Euskadi etorbidea moztuta dagoen bitartean, Trintxerpera eta San Pedrora sartzeko eta ateratzeko trafikoa goiko auzoetatik bideratuko da, honako bideetatik:

  • Aingurako biribilgunetik San Pedrora joateko: Azkueneko bidegurutzetik sartu, Jaizkibel-Ulia Etorbidea-Andonaegi-Arrandegi korridoretik jarraitu, Euskadi etorbidea eta Esnabide kalea.
  • San Pedrotik aingurako biribilgunera joateko: Esnabide kalea, Marinelen igoera, Gran Sol, Bordaenea eta Oiartzun (Andonaegi) eta Azkuene kaleraino.

Larunbateko eta igandeko arratsaldeko inauterietako desfileek irauten duten bitartean, 16:30etik 19:30era, ezingo da Arrandegi kaletik Euskadi etorbidera irten. Hori dela eta, ibilgailuei Araneder kaletik kontrako noranzkoan ateratzea baimenduko zaie, Gudarien plaza inguratuta.

Garraio publikoa

Inauteriek garraio publikoan ere aldaketak eragingo dituzte. Ostiraleko 10:30etik astelehen goizean Euskadi etorbidea ireki arte, Euskadi etorbidea gurutzatzen duen lineako autobus geltokiak zerbitzuz kanpo egongo dira. Geltoki horien ordez, Eskalerilasen eta Zirizako aparkalekuan geltokiak jarriko dituzte. E07, E09 eta E79 autobusak ohiko ordutegian iritsiko dira geltoki horietara.

E-8 autobusa, hau da, mikrobusa, San Pedroraino iritsiko da, ohiko ordutegian. Eskalerillasen ohiko geldialdia egin ondoren, portuko eremutik sartuko da, San Pedroko biribilgunera iristeko. Autobus horrek lotura egingo du orduero Eskalerillaseko geltokiekin. Goiko auzoetatik egiten duen ibilbidea bertan behera geratuko da, ostiraletik igandera bitartean.

Dbus 38 lineak, aldiz, ohiko ibilbidea laburtuko du. Jaizkibel kaletik igo, Andonaegiko biribilguneraino iritsi eta Ulia etorbidetik itzuliko da. Ondoren, Azkuenetik jaitsiko da, eta ohiko ibilbidea hartuko du. Konpartsen desfileen bitartean, aingurako biribilgunean buelta emango du, eta San Pedro etorbideko 25. zenbakian hasiko du ibilbidea.

Taxi zerbitzuari dagokionean, Euskadi etorbideko 45. zenbakiko taxi geltokia zerbitzuz kanpo geldituko da larunbateko eta igandeko desfileek irauten duten bitartean. Horrez ordez, Eskalerillasen ezarrizko dute behin-behineko geltokia. Behin-behineko aldaketa hori 16:30etik 20:00etara izatea aurreikusi du udalak.

Aparkalekuak

Inauteriek irauten duten denboran, ezin izango da Euskadi etorbidean, Pasai San Pedro hiribidean eta Esnabide kalean balizatutako eta seinaleztatutako guneetan aparkatu. Zirizako aparkalekuan, gainera, barrakak jarri dituzte, eta hilaren 10eko 08:00ak arte, portu eremuan dagoen Garraio Kooperatibaren orubean aparkatzeko baimena izango dute Trintxerpeko 1. guneko herritarrek.

Hospitalilloko aparkalekuak ohiko erabilera eta ordutegiak mantenduko ditu. Hortaz, ostiral arratsaldeko 19:00etatik aurrera, gune hori soilik Trintxerpeko eta San Pedroko herritarrentzat izango da (1 eta 5 guneak). Horrez gain, Hospitalilloko portuko aparkalekuko langa zabalik egongo da osteguneko 11:00etatik igande iluntzera arte, eremu horretan aparkatu ahal izateko. Desfilean zehar eta Euskadi etorbidea okupatuta dagoen bitartean, San Pedroko lonjako barreratik sartu eta irten beharko da Hospitalilloko aparkalekutik.

Inauterietako egunetan barrutian aparkatzeko gabeziak egongo direnez, eta zirkulazio arazoak saihesteko, inauteriez gozatzera Trintxerpera joan nahi dutenei garraio publikoan bertaratzea eskatu die udalak.

Erlazionatutako edukiaHemen dira Trintxerpeko inauteriakTrintxerpeko aparkalekuetan, aldaketak inauteriengatik
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.