Gontzal Mendibil Donibanen izango da igandean
Kontu Kantariren bigarren protagonista izango da abeslari bizkaitarra. Emanaldia Bonantza elizan izango da, 19:00etan.
Igandean (hilak 9) Kontu Kantari, Pasaiako solasaldi musikatuak zikloaren bigarren emanaldia jasoko du Donibaneko Bonantza elizak, 19:00etan. Zikloko bigarren protagonista Gontzal Mendibil izango da. Abeslariarekin 50 urteko kantagintzaz gozatu ahal izango dela adierazi du udalak. Musikan aditua eta komunikabideetan kolaboratzailea den Marta Garciak zuzenduko du saioa. Sarrera batzuk eskuragarri daude oraindik, eta Bonantzan bertan lortu ahal izango dira, 18:15etik aurrera.
