Lezoko Euskaraldiaren motorra aurkeztu dute
Euskaraldiaren Hamaikakoa aurkeztu dute. Euskararen enbaxadore izango dira hori osatzen duten kideak.

Lezoko Euskaldiaren motorra izango dena aurkeztu zuten atzo. Hamaikakoaren berri eman zuten. 11 lezoar horiek Euskaraldiaren eta euskararen enbaxadore izango dira bertako hizkuntzaren erabilerari bultzada emateko nazio iniziatiba aurretik eta bitartean Lezon. Maiatzaren 15etik 25era izango da laugarren Euskaraldia. Hamaikakoa motorra bada, jada aspalditik lanean ari den herri batzordea denaren arima da.
Patxi Intxaurrandieta, Edurne Lizarazu, Estanix Karrera, Juli Del Sol, Aiur Illarreta, Mikel Susperregi, Irati Aldai, Asensio Viaña, Beñat Begiristain, Erika Ledesma eta Hodei Arruti. Horiek dira ahobizi-en eta belarriprest-en aroaren zaindariak. Atzo (asteartea) aurkeztu zituzten bertako kideak, arratsalde euritsu bezain atseginean; atsegina, herrian badirelako Lezoko eta Euskal Herriko hizkuntzari ufada emateko prest daudenak, motor indartsuak. Askotariko izaera, jatorri eta esparrutakoak dira enbaxadore horiek.
Herriko Euskaraldiaren batzordeak aurrerago jakinaraziko ditu hainbat gai, tartean direlarik antolatuko diren ekitaldi eta ekintzak.