Arraztalok hilaren 27an egingo du urteko batzar orokorra
Aurreko batzar orokorreko aktaren irakurketa zein onarpena eta lan integrazio programaren balorazioa izango dituzte, besteak beste, mintzagai.
Urtero egiten duten moduan, azken hamabi hilabeteetako balantzea egiteko hitzordua zehaztu du Arraztalok, Oiartzungo Gaixo Psikikoen Elkarteak. Hilaren 27an –osteguna– izango da bilkura, 18:30ean, udaletxeko areto nagusian.
Honakoa da landuko dituzten gaien zerrenda:
- Aurreko batzar orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- Lan integrazio programaren balorazioa eta Enplegu Zentro Berezia.
- Kontsumo Taldearen Informazioa.
- 2024ko diru kontuen aurkezpena.
- Norberak dakarrena.
Arraztalok eurekin elkarlanean ari diren pertsona eta erakunde guztiei egin die bilerara bertaratzeko deia.
