Txiltxoko: «Nahi dugun bezala egiten dugu musika; arrakasta betetzen gaituena egitea da»
Peru Bengoetxea eta Endika Garcia abeslariekin izan da HITZA haien estudioan. Papereko edizioaz gain, bideoan ere jaso du hedabideak haiekin hitz egindakoa. Luze aritu da bikote oiartzuarra.

Txiltxoko-k Oiartzungo Ugaldetxo auzoan duen estudiora gerturatu da HITZA. Peru Bengoetxea eta Endika Garcia abeslariekin izan da hedabidea, haien ibilbideaz, egungo industriaz, haren exijentziez, arrakastaz, Peye Rose donostiarrarekin hasitako bide berriaz… Luze aritu da bikote oiartzuarra, ahoan bilorik gabe mintzatu dira.
Biharko (hilak 14) OARSO BIDASOKO HITZAren astekaria jasotzen dutenek oiartzuarrei egindako elkarrizketa izango dute irakurgai, eta hona, bideoan, horren laburpena: