Askotariko menpekotasunei aurre hartzeko gune bat sortu nahian
Oiartzungo herritar talde bat arduratuta dago "gaur egun eragiten diguten menpekotasun mota ugariez". Horren inguruan hausnartzeko bilera irekia egingo dute.

Oiartzungo herritar talde batek bere larritasuna erakutsi du menpekotasunen inguruan; “ez dugu bakar batean zentratu nahi, nahikoa baita ingurura begiratzea zein askotarikoak diren konturatzeko: mugikorrak, jokoak, drogak…”.
Egoera zein den ikusita, gai horren inguruan interesa edo kezka duten pertsonekin biltzeko, elkarrekin hausnartzeko eta lan egiteko gune bat sortu nahi dute. “Informazioa eman, aurrea hartu eta, zergatik ez, dinamika berriak proposatu nahi ditugu herrian”, diote.
Gauzak horrela, bilera ireki bat egingo dute hilaren 27an, 18:30ean, Arizmendienean.
Gai hau sakonago landuko du HITZAk hilaren 21eko astekarian.