Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKultura

Astelehenean egingo du eztanda 'Literatura plazara' egitasmoak

Hilaren 17tik 30era izango da 'Literatura plazara' egitasmoa martxan. Literatura erdigunean jarri nahi dute, hortaz, adin guztietako bizilagunei zuzendutako zenbait jarduera antolatu dituzte Oiartzungo hainbat txokotan.

Karmele Mitxelena haurrekin. @1545_argitaletxea
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/03/14

Aurreko bi edizioek izan duten arrakasta ikusita, Literatura plazara egitasmoa hirugarrenez antolatzea erabaki du 1545 argitaletxeak. Argitaletxe baten ohiko jarduna egiten dute, baina kultur elkarte bezala ere funtzionatzen dute “literaturaz beste modu batera gozatzeko asmoz”, kontatu du Xabi Salaberria argitaletxeko kide eta egitasmoaren antolatzaileak.

Formatu ezberdinetan haur, gazte eta helduentzat literaturaz gozatzeko aukera eskaintzea da hain zuzen, Salaberriarentzat, Literatura plazara. Gainera, irakurleak batzen dituen literaturarekiko zaletasunaz gain, 1545 argitaletxearen liburuak aurkezteko aukera ere ematen die jardunaldiak, ekitaldietako asko euren liburuekin “oso lotuta” baitaude.

Salaberriak hilaren 28ko Irakurketa festa nabarmendu du guztien artetik; lehenengoz egingo dute, eta helburua bakoitza bere liburuarekin norbere irakurketa egiten egotea da. Elkarrekin, baina bakarrik.

Kontzejupean elkartuko dira, eta irakurtzeko tarte bat hartuko dute hasieran, eta gero denen artean partekatuko dute bakoitzak zer irakurri duen. Jarduera bukatzean askaria egingo dute Orea okindegiaren ogiarekin.

Sarreradun ekitaldi bakarra PUF bertso saioa da, eta online zein egunean bertan eskura daitezke txartelak; bost euro balio du bakoitzak.

Aldiz, gazteen idazketa tailerrerako izena eman behar da helbide honetara idatzita.

“Normalean bakarka gozatzen da literaturaz, eta ekintza horiek aukera polita izan daitezke zaletasun hori partekatzeko”, nabarmendu du.

Erlazionatutako edukia‘Literatura plazara’ egitasmoaren hirugarrena, abiatzear
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.