Harribitxi bikoteak kontzertua emango du hilaren 22an, Landetxen
Iker Alvarez eta Aitor Urquizak osatzen dute 'Harribitxi' bikote musikala, eta txistuaren eta musika tradizionalaren garaikidetasuna aldarrikatzen dute.

Harribitxi bikotea Iker Alvarez eta Aitor Urquizak osatzen dute, eta Soinuenearen eskutik, musikariek kontzertua emango dute hilaren 22an Landetxe kultur aretoan.
Bikote artistikoak “sorkuntza berriko musika tradizionala” du oinarri, eta pieza musikalak dueto formatura moldatzen dituzte.
Musikalki, txistuaren eta musika tradizionalaren garaikidetasuna aldarrikatzen dute, eta beren proiektuak “txistuaren erabilera berriak bilatzea, multi instrumentismoa praktikara eramatea, kultur aniztasunaz gozatzea, errepertorio berriaren sorkuntza eta txistulari duoaren sustaketa” ditu helburu.
Sarrerak hemen eros daitezke.