Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Oiartzungo ingurumena zaintzeko zenbait jarduera antolatu dituzte

Oiartzungo Ingurumen Taldea sortu dute, eta kideek antolatutako lehen hitzordua hilaren 23an izango da. 'Natura aztertuz familian' da jarduera.

Oiartzungo Ingurumen Taldeko kideak eta udal ordezkariak.
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/03/14

Oiartzungo mendi, baso eta errekak zaintzeko; oro har, natura eta ingurumena zaintzeko, zenbait ekintza antolatu dituzte herrian datozen egunetarako. Horien artetik lehena igande honetan –hilak 16– izango da. Zuhaitz Eguna ospatuko dute oiartzuarrek, eta Pilotasoron bertako haritzak landatuko dituzte bizilagunek. Antolatzaileek jakinarazi dutenez autobusak beteta daude dagoeneko, baina oinez joan daitekeela ere gogorarazi dute. 10:30ean elkartuko dira Pilotasoron landaketa egiteko, eta, amaitzean, hamaiketakoa izango dute bertaratzen direnek.

Era berean, Oiartzungo Ingurumen Talde berriak hitzordu bat prestatu du datorren asterako ingurumenaz gozatzeko asmoz. Ingurumen Taldea “elkarlana, sentsibilizazioa eta zaintza” sustatzeko sortu dute, eta zehaztu dutenez partaideak ez dira berriak, Bazterrak txukuntzen eta Ekotalden jardun dutenak baitira. Orain, ordea, ingurumenaren zaintzan aritzeko helburuarekin elkartu dira bi taldeak, eta fusio horretatik jaio da Oiartzungo Ingurumen Taldea. Udalarekin, herriko eragileekin eta herritarrekin ariko dira elkarlanean.

Aipatutako taldeak zenbait ekintza lerro aurreikusi ditu: kontserbazio eremuak babesten hastea eta kaltetutako puntuen identifikazioa zein zaintza bultzatzea; sentsibilizazio eta heziketaren bidez ohitura jasangarriak sustatu eta ingurumenarekiko harremana indartzea, eta, azkenik, komunitate sarea ehuntzea hausnarketa kolektiboa bultzatuz eta konponbideen inguruko lanketa burutuz.

Ildo horretatik, taldeak datorren asterako antolatu du lehen ekintza udalarekin elkarlanean: Natura aztertuz familia ekimena egingo dute Txarako basoan. Urtaro bakoitzean errepikatuko dute naturaren aldaketak behatzeko eta, bide batez, herritarrek zientziaren bidezko jakintza jasotzeko.

Jarduera hilaren 23an izango da, 11:00etan, eta basoa hurbiletik behatzea, gozatzea eta naturarekiko lotura afektiboa indartzea dira helburu nagusiak. Hitzorduan parte hartzeko izena eman behar da, hemen.

Elkarlana sustatzeko, herriko norbanako eta eragile ezberdinei ere dei egin diete ingurumenaren zaintzan parte har dezaten. “Ingurumenaren gaia hain transbertsala izanik, ongi etorriak izango dira ekarpen eta lanbide desberdin guztiak”.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako helbide elektrikoa luzatu dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.