Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Sutea Jaizkibelen

Kontrolpean da jada (18:30) sutearen zatirik handiena. Donibane aldean foku bat itzaltzeke dago.

Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2025/03/20

Sutea Jaizkibelen. Pasaiako zatian ari da erretzen sutea mendia, Donibaneko Alabortzatik gora, hara begira dagoen magalean. 13:00ak aldera hasi dira garrak mendia kiskaltzen. Bidasoko eta Tolosako parkeetako suhiltzaileak sua amatatzeko zereginean dira, Pasaiako Udaltzaingoko kideak ere bertan dira lanean. Suhiltzaileak badiatik ari dira ura hartzen suari aurre egin ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiren helikopteroaren bitartez. Haizeteagatik, sutea Alabortza ingurutik Mitxintxola aldera zabaldu da, Hondarribiarantz. Herritarrentzako, printzipioz, ez da arriskurik. Herrigunetik urrun da sutea. Hala ere Udaltzaingoa zein Ertzaintza herritarren segurtasuna bermatzen ari direla esan du Pasaiako Udalak. Aldundiko iturrien arabera, jada 30 hektarea inguru kiskali dira. Hondarrirantz zihoan frontea kontrolpean dela zehaztu du aldundiak, ez ordea Donibane aldekoa: Talaia bide aldean foku bat da indarrean (18:30eko informazioa).

Sutearen lehen orduetako balantzea egin du Teo Alberro alkateak 16:30ean: “Oso gertutik jarraitzen ari gara sutearen bilakaera. Une zehatz honetan badirudi suaren intentsitatea jaitsi egin dela. Baina momentuz goizegi da esateko kontrolpean dela. Orain ezin da hori ziurtatu, tarteka su garrak ikusten direlako”. Haize ufada bortitzak direla zehaztu du udal agintariak, eta horrek lanak zailtzen dituela, “Espero dut hedatzea gelditzea, eta hori bertan diren larrialdi errekurtso guztien lamagatik izango da”. 18:30ean jada kontrolpean zen su-garren zatirik zabalena; esan bezala, suhiltzaileen ahalegina Donibane aldeko fokuan zentratzen ari da gehienbat.

Alkateak esker ona adierazi die lanean dabiltzan den-denei, eta sutea erabat itzali arteko bidean “animorik beroenak” helarazi dizkie. Izan ere, sutea hasi eta berehala despliege handia izan da Donibaneko Alabortzatik gorako inguru horretan, Mitxintxolatik hurbil.

Suhiltzaileez eta udaltzainez gain, Gipuzkoako basozainen partetik giza baliabide asko ezarri dira itzaltze lanetarako. Ertzaintza ere bertan da. Pasaiako Udaleko arduradunak hara joan dira, tokian egin daitezkeenak koordinatzen laguntzeko. Teo Alberro alkatea eta Iraitz Pazos Ingurumen zinegotzia han izan dira, baita udaleko Ingurumen teknikaria ere.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarria du gauerdira arte, baso-suteen arriskuagatik.

Datu gehiago izan ahala horiek jakinaraziko ditu hedabide honek. Informazio honekin batera doan irudia eta beheko bideoak herritarrek HITZAra bidalitakoak dira.

Erlazionatutako edukiaTeo Alberro alkatea: “Sutearen intentsitatea jaisten ari da”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.