Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Askotariko menpekotasunei aurre egiteko, bilera irekia

Herriko egoera zein den ikusita, herritar talde batek adikzio mota ezberdinei aurre egiteko eta horien inguruan hausnartzeko espazio bat sortu nahi du. Hilaren 27an egingo dute lehen bilera.

Gazte bat bideo jokoetan jolasten.Aitziber Arnaiz Garmendia
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/03/21

Gaur egun eragiten duten mendekotasun mota ugariez eta askotarikoez arduratzen den herritar talde gisa aurkeztu zuten euren burua duela egun batzuk zabaldutako mezu batean. Iñigo Izargarai da “talde konprometitu” horretako kideetako bat, eta hark azaldu ditu oraindik izenik ez duen taldearen egitekoak. “Ez dugu [mendekotasun] bakar batean zentratu nahi, nahikoa baita ingurura begiratzea zein askotarikoak diren konturatzeko: mugikorrak, jokoak, drogak…”; horrela dio taldeak zabaldutako mezuak.  

Duela lau urte egin zuten lehen saiakera gaia errotik heldu eta lantzen hasteko, baina “ezerezean” geratu ziren emandako pausuak, COVID-19a iritsi eta egitasmoa gelditu egin behar izan baitzuten. Orain, ordea, egoerari aurre hartu nahi diote, eta horren gaineko interesa edo kezka duen pertsona guztiekin biltzeko, elkarrekin hausnartzeko eta lan egiteko gune bat sortu nahi dute. 

Izargarai ingresatuta egon da zenbait hilabetez ospitalean, eta handik ateratzean jabetu zen egoeraz. “Oiartzungo egoera eta joerak zein ziren jabetu nintzen; tira, beste lekuetan ere horrela izango da, baina Oiartzungo egoera bereziki larria da. Nire inguruan ere arazoak zeudela ikusten nuen, eta gaiari berriz heldu behar geniola pentsatu nuen”.

Herrian “oso gazte” hasten dira alkohola edaten, “eta hurrengo pausua marihuana kontsumitzea izaten da. Kasu batzuetan 15 eta 16 urterekin ere kokaina probatzen dute. Kezkagarria da egoera”, nabarmendu du kezkati. “Dinamika berriak sortu nahi ditugu herrian”. 

Ildo horretatik, Izargaraik adikzioei aurre egiterakoan laguntza eskatzearen garrantzia nabarmendu du. “Jendeari laguntza eskatzea kostatzen zaio oraindik. Gaixotasun mental bat da, ez da ezer gertatzen; laguntza eskatu baino ez da egin behar”, aldarrikatu du. Egoera ikusita, beraz, hiru bizilagun Karrikan elkartu, eta zer eta nola egin pentsatzeari ekin zioten. 

Drogaren testuinguruak lantzen hasi ziren lehenbizi, eta hara eta hona zebiltzan batean Elizalde Herri Eskolara egin zuten bisita. Hango errealitatea bestelakoa zela azaldu zieten Izargarai eta lagunei. Izan ere, sakelako telefonoen erabilerak zein zigarro elektronikoen eta edari energetikoen kontsumoak arduratzen dituela kontatu zieten. 

“Horretaz gain, sumatzen genuen drogarekin oso lotuta zegoela ludopatia, alkoholaren kontsumoa… gauza asko daude lotuta. Beraz, erabaki genuen taldearen jarduna ez mugatzea drogetara bakarrik”. Hala ere, jakitun dira gai horiek guztiak lantzea “zaila” izan daitekeela.  

Prebentzioa eta sentsibilizazioa, gako

Alabaina, Izargaraik argi utzi nahi izan du taldearen helburua ez dela drogen kontrako mugimendu bat sortzea, “prebenitzea eta sentsibilizatzea baizik”. Batez ere gazteei begirako zerbait dela ere zehaztu du, baina ez dute soilik adin tarte horretara mugatu nahi. “Drogak gaur egun duen normalizazioa txikitu eta gelditu nahi dugu”, jarraitu du. 

Taldearentzat “oso garrantzitsua” da gai horiek guztiak ikusgarri egitea, “herritarren osasuna baita”. Droga berriak sortu dira azkenaldian, eta Izargarairen hitzetan oso arriskutsuak dira horiek. “Horren adibide da fentaniloa. Hemen ez dago, baina zeharo arriskutsua da. Gaia kalera atera behar dugu; kezka horrek kalean egon behar duela uste dugu. Ez dugu esaten debekatu egin behar denik, baina kezka horrekin sentsibilizatu egin nahi dugu”. 

Badakite gutxi gorabehera zer egin nahi duten, baina gauzak zehazteko eta taldea handitzeko hilaren 27an, 18:30ean, bilera ireki bat egingo dute Arizmendienean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.