Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

1936an tropa faxistek Oiartzun hartu zuteneko irudiak, ikusgai

Kaliforniako Unibertsitateak eta The Packard Umanities Institute-ek 1936ko estatu kolpearen ondorengo irudiak digitalizatu ditu; Oiartzun ageri da zenbaitetan.

Donibane Kalea Kaliforniako Unibertsitateak eta The Packard Umanities Institute-ek argitaratutako bideoko irudi batean. newsreel.net
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/03/24

Wiliam Randoplh Hearst-ek 1936an Espainiar Estatuan eman zen estatu kolpearen ondorengo irudiak grabatu zituen, eta, berriki, Kaliforniako Unibertsitateak eta The Packard Umanities Institute-ek irudi horiek digitalizatu eta argitaratu ditu. 288 film grabatu zituzten, eta horien artean dago Oiartzun. Tropa frankistek herria menpe hartu ondorengo irudiak dira jasotakoak. Kattin Txiki elkarteak baieztatu du Oiartzun dela agertzen den herria, eta gehitu garai horretako lehen irudiak direla. “Bertako errepresioa era garbian irudikatzen da”, zehaztu dute.

1936ko uztailaren 27tik aurrera hartutako irudiak dira, eta lehen irudia Donibane kalean grabatua dela zehaztu dute, apaiza eukaristiarekin pasatzerakoan herritarrak belaunikatzen direnean, alegia. Donibane kaleaz gain, Doneztebe Eliza kanpoaldean Beorlegi koronelaren lehen irudiak agertzen dira, “apaiza izan zitekeenarekin hizketan atzean tropa frankistak daudelarik paretaren inguruan”.

San Markos gotorlekutik errepublikarrek botatako bonbak suntsitutako teilatu eta fatxadak agertzen diren irudiak plaza inguruko etxeak, udaletxearen aurreko etxeak edota Mendiburu kalekoak direla nabarmendu dute. Era berean, Kattin Txikik zehaztu du bideoan agertzen diren zaurituak bando frankistako kideak direla, eta ospitalea gaur egungo Manuel Lekuona liburutegian zegoela.

Bideoaren amaieran Oiartzunen dauden soldaduak Done Eztebe plazatik joaten ageri dira, Yon Oñatibia kaletik barna. Kattin Txikikoen hitzetan, Errenteria – Orereta aldera doaz mandoekin. Irudiak Xabaleko iturri ingurutik grabatu zituztela ere baieztatu du memoria historikoko taldeak.

“Azken irudian Kastroko iturriaren ondoan aparkaturik dagoen kotxe tirokatu bat agertzen da. Kotxe horretan Perez Garmendia komandante errepublikarra, CNT-ko Pedro Palomir eta Julian Lopez Ganuza zihoazen. Nonbait, Ugaldetxon, Orereta aldera zihoan errepidean (frankisten tropak alto eman ostean) tirokatu zituzten Karla Lekuona futbol zelaiaren inguruan”. Lopez unean bertan hil zuten; Palomirrek ihes egin zuen, eta Perez Garmendia komandantea egun batzuk geroago fusilatu zuten.

Katti Txikirentzat “oso baliagarriak” dira irudi horiek, “Oiartzungo herriak jasan zuen errepresioa iruditan jarri eta era bisual batean historia ezagutzeko” balio baitu. “Oiartzungo herria William Randolph Hearst kazetariak iruditan jarri izanak Oiartzun herriari garrantzia ematen zitzaion eremu gisa identifikatzea ahalbidetzen digu”.

Azkenik, jakinarazi dute taldearen helburua Los Angeleseko Kaliforniako Unibertsitatearekin harremanetan jartzea dela irudi gehiago jaso dituzten jakiteko eta, “gure artxiboan ditugun dokumentu, irudi eta filmen bilduma osatzen joateko eta memoria eraikitzen jarraitzeko”.

Ikusi bideoa, hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.