Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udalak sei hiri garbigune ezarri ditu

'Etorkizuna birziklatzen' kanpaina hirugarren fasean sartu da gaur, udalak sei hiri garbigune jarri baititu udalerriko hainbat puntutan, egunero erabilgarri izango direnak.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/03/24

Iazko Pasaiako birziklapen datuak kezkagarriak izan ziren, Gipuzkoak eta Europak zehazten dituzten datuetatik urrun baitago udalerria. 2024ko birziklapen tasa %48koa izan zen, eta datu horiek iraultzeko eta “gehiago” eta “hobeto” birziklatzeko, Pasaiako Udalak Etorkizuna birziklatzen kanpaina abiatu zuen urtarrilean. Kanpaina hori urratsak egiten ari da, eta hirugarren fasean murgildu da gaur: sei hiri garbigune ireki ditu udalak udalerriko hainbat puntutan.

Hiri garbiguneak etxean sortutako hondakin bereziak biltzeko guneak dira. Horiek ezartzearen helburua izan da herritarrek etxean dituzten hondakin bereziak jasotzea, hilabetero San Markotik etortzen den kamioi zerbitzua ordezteko.

Udalak sei gune ireki ditu, eta herritarrek erabilgarri izango dituzte asteko edozein egunetan. Trintxerpen hiru ezarri ditu udalak: Errenteria kalean, Donostia kaleko igogailuaren alboan eta Serafin Esnaola eta Gudari plazaren artean dagoen lokalean. Gainontzeko barrutietan, hiri garbigune bana jarri da. San Pedrokoa Herriko plazan zegoen arrandegian jarri da, ikastolako arkupeetan; Donibanekoa frontoiko behe solairuan kokatu da; eta, Antxokoa, aldiz, Gure Zumardiko atari alboan, komunak eta Garbitxokoa zeuden lekuan. Antxokoa izan ezik, hiri garbigune guztiak erabilgarri daude jada. Antxokoa apirilean aktibatuko dutela zehaztu du udalak.

Honakoa esan du Iraitz Pazos Ingurumeneko eta Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak ezarri berri diren hiri garbiguneen inguruan: “Hiri garbiguneen ezarpenarekin, herritarrei erraztasunak eman  eta hondakinen bereizketan urrats bat egiteko ahalegina egin nahi izan du udalak, ulertzen baitugu herritarrei esfortzua eskatzeaz gain, udalak ere baduela ardura partekatu bat hondakinen gaian. Orain denon ardura izango da ongi erabiltzea”.

Zerbitzu horri esker, udalak 8.721,40 euro aurreztuko dituela baietsi du udal erakundeak, zerbitzua zuzenean emango baitu, eta ez San Markoko kamioiaren bidez. Lokalak egokitzeak 56.717,76 euroko hasierako aurrekontua izan dute. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak 27.442,54 euroko diru laguntza eman zion udalari bere helburuak gauzatzeko.

Hauexek dira hiri garbiguneetan utzi behar diren hondakinak:

  • Margoak, barnizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak (insektizidak eta herbizidak), aerosolak eta horien ontziak.
  • Tamaina txikiko txatarra: lapikoak, zartaginak edota metalezko erretiluak.
  • Aparailu elektriko eta elektroniko txikiak: plantxak, lehorgailuak edota kafeterak.
  • Kafe kapsulak.
  • Egurrezko material edo zati txikiak.
  • Material informatikoa: teklatuak edo saguak.
  • Tonerrak eta tina kartutxoak.
  • Pilak.
  • Bonbillak.
  • Fluoreszenteak.
  • Telefono mugikorrak eta horien bateriak.
  • CD eta DVDak.
  • Kable elektrikoak.
  • Galdutako gauzak: dokumentazioa, NANa, txartelak, giltzak, karterak edota betaurrekoak.
Erlazionatutako edukiaHondakinen gaikako bilketan urratsak egiten‘Etorkizuna birziklatzen’ hondakin kanpaina, martxanPasaitarrek sortutako errefusa aztertu daBirziklapenari bultzada emateko plana onartu du Pasaiak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.