Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Elizalden auzogune berria eraikiko dute datozen urteetan

Urmendi haur eskola, Mendibil eta Tolarieta arteko eremuan garatuko dute gune berria, eta proiektua lantzeko bi saio egingo dituzte. Lehena hilaren 31n izango da.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/03/25

Oiartzungo Udalak jakitera eman duenez, Urmendi haur eskola, Mendibil eta Tolarieta arteko eremuan Elizaldeko auzogune berria garatuko dute datozen urteetan. Aipatu dutenez, 2015ean onartutako Hiri Antolamendurako Plan orokorrean 200 etxebizitza berri inguru egingo direla aurreikusten da, horietatik gehienak babestuak izango direlarik –alokairu sozialekoak eta tasatuak–.

Udalaren hitzetan, herriko auzo nagusia zabaldu eta familia berrientzat bizitokia izateaz  gain, oiartzuar guztien erabilerarako ekipamendu eta espazioak ere izango dira. Elkarbizitzarako plaza eta berdegune “zabalak” izango direla ere aipatu dute.

Joana Mendiburu Oiartzungo alkateak azaldu duenaren arabera, eremuak duen tamaina eta kokapenagatik hirigintza “modu ezberdinean egiteko toki estrategikoa” eskaintzen du. “Toki ezin hobea da etxe bila dabiltzan oiartzuarrei etxebizitza eskaintzeaz gain, jasangarritasuna modu zabalenean zainduko duen hirigintza egiteko: elkartzeko gunea izango dena, mugikortasun aktiboa bermatuko duena, kaleko bizitza sustatuko duena eta genero ikuspegia txertatuko duena”, dio.

Gune berria herritarrekin batera diseinatu nahi dute behar ezberdinak herritarrekin definitzeko. Era berean, eremuak duen kokapenagatik “bereziki ongi” landu nahi dute plaza eta espazioei zer bizitza emango dieten.

Gauzak horrela, bi saio ireki egingo dituzte, eta lehena hilaren 31n izango da. Lehen hitzordu horretan proiektua azalduko dute. Bigaren saioa apirilaren 7an izango da, eta dinamika ezberdinen bidez herritarren proposamenak jasoko dituzte bertan.

Bi hitzorduak Landetxe kultur aretoan izango dira, 18:00etan, eta euskaraz izango badira ere gaztelaniara itzulpen zerbitzua egongo da. Haurrak zaintzeko zerbitzua ere eskainiko dute guraso gazteak bertaratzeko aukera izan dezaten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.