Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Juan Mari Beltran Argiñenari eman diote Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzak Beltran saritu du "musika ondare tradizionala berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik". Landetxen egin dute ekitaldia.

Juan Mari Beltran Argiñena, eskuetan Manuel Lekuona saria duela. Leire Perlines
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/03/26

Eusko Ikaskuntzak Juan Mari Beltran Argiñena musika interpretatzaile, ikertzaile, sustatzaile eta irakasleari eman zion Manuel Lekuona saria atzo arratsaldean. Eusko Ikaskuntzak, oraingoan, Soinuenearen sortzailea saritu nahi izan du “musika ondare tradizionala berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik”.

Oiartzungo Landetxe Kultur Aretoan izan zen hitzordua, eta bertan eman zion saria Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak sarituari. Jende andana elkartu zen aretoan; txiki geratu zen Landetxe, eta txalo zaparrada artean hartu zuten bertaratutakoek musikari, musikologo, konpositore, etnografo eta irakaslea.

Euskal musikaren eta folklorearen zenbait esparrutatik etorritako zenbat pertsona, lagun eta erakundeetako ordezkariak izan ziren ekitaldian, Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria eta Javier Arakama Euskarabideako zuzendari-kudeatzailea, kasu.

Joana Mendiburu Oiartzungo alkateak hartu zuen hitza lehenbizi, eta azken hogeita hamar urteetan Soinuenea Fundazioak egindako lanagatik eta musikarekiko duen pasioa herrian zabaltzeagatik eskertu zuen. “Oinak lurrean amets egiten duen talde batekin egin dugu topo. Juan Mari Beltran buru, lanerako borondate irmoa eta ezagutza handia biltzen dira bertan. Urtez urtez aberasten joan den altxorra da Juan Mari Beltranek Oiartzuni eskaini diona, herri musikaren arloan interesa duen ororentzat Euskal Herriko erreferentziazko gunea”.

Luis Elizegi Mendizabal Epaimahai Instituzionalak hartu zuen hitza gero, eta 2024ko Manuel Lekuona Saria emateko akta irakurri zuen. Manuel Lekuona saria 1983an sortu zuten euskal kulturaren alde lan egindako pertsonak goraipatzeko helburuarekin, eta, aurtengoan, honakoa esan zuen epaimahaiak Beltranen inguruan: “Bere lana dibulgazio multidimentsionala izan da, txikitik unibertsalera joan da, eta hainbat instrumentu Europako ingurune kulturalean kokatzen lagundu du”. Era berean, gehitu dute “ondareari abangoardiako itxura ematen asmatu” duela , eta “prestigio gabeko musika tresnei merezi duten errekonozimendua” eman diela.

Jarraian, Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakaria igo zen oholtzara, eta hark Manuel Lekuona Etxabeguren ekarri zuen gogora, berak eman baitzion izena sariari. Hala ere, noski, Beltranentzat hitzak ere izan zituen lehendakariak. “Gure iraganaren onena hartu, eguneratu eta belaunaldi berriei transmititu” diola goraipatu zuen Urkizak. “Aitortza egin nahi diogu Juan Mari Beltrani musikari, musikologo, konpositore, ikertzaile, eta irakasle gisa egindako lan guztiagatik”, jarraitu zuen.

Txalo artean jaso zuen Beltranek Manuel Lekuona saria, eta bere bizipenak kontatu zituen gero. “Ez nuen sekula pentsatuko halako batean egotea. Lekuona sarirako nire izena proposatu zela jakin nuenean harritu egin nintzen, ez nuen ikusten nire burua aurretik ezagutzen nuen saridunen zerrendan. Oso atsegina izan zen”, hasi zuen hitzartzea. “Musikari asko ematen diodala esaten dute; hala izango balitz ere, zalantzarik gabe esan dezaket askoz gehiago eman didala musikak niri. Musikaren bitartez bizitu ditut lagun arteko momentu onenak; ezagutu ditut gure herriko bazter zoragarriak eta bertako jendea; ibili naiz munduko beste kulturak ezagutzen, eta aldi berean gure herriaren ordezkari gisa. Bizitu dudana ikusita zorionekoa sentitzen naiz; zoriontsu sentitzen naiz bizitzea egokitu zaidan bizitzarekin, familiarekin, lagunekin, lurrarekin, gizartearekin, hizkuntzarekin eta kulturarekin”, amaitu zuen.

Remigio Mendibururen eskultura eskuetan, oholtzatik jaitsi eta Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusiak egin zuen hitzartzea; azpimarratu zuen musikaren funtzioa “ordezkaezina” dela herri baten eta komunitate baten bizitzan, dela “ospakizunetan, gizarte bizitzan, sorkuntzan nahiz hizkuntzaren transmisioan. Juan Mari Beltranen lanak eta jardun nekaezinak erakusten digute herri musikak batu egiten gaituela herri gisa, eta, gainera, Europako eta munduko gainontzeko kulturen arteko elkar aitortza eta ezagutza eragiteko zubia eskaintzen digula”.

Hizlari guztien ondotik, musikarako eta ospakizunerako tartea zabaldu zuten, eta ekitaldirako propio sortutako ikuskizun bat egin zuten Ander Barrenetxea eta Aitor Beltran txalapartariek; Errege Balda akordeoilariak; Fernando Jalon dultzain eta kornamusalariak; Mendigaña Gorostiaga gitarra eta pandero jotzaileak; Aitor Gabilondo abeslariak eta Andoni Salamondo errezitatzaileak.

HITZA ekitaldian izan zen, eta ekitaldiko irudi eta une ezberdinak bildu ditu.

DSC_0087
DSC_0087
DSC_0079
DSC_0079
DSC_0084
DSC_0084
DSC_0083
DSC_0083
DSC_0082
DSC_0082
DSC_0081
DSC_0081
DSC_0080
DSC_0080
DSC_0085
DSC_0085
DSC_0086
DSC_0086
DSC_0088
DSC_0088
DSC_0089
DSC_0089
DSC_0090
DSC_0090
DSC_0091
DSC_0091
DSC_0092
DSC_0092
DSC_0093
DSC_0093
DSC_0094
DSC_0094
DSC_0095
DSC_0095
DSC_0096
DSC_0096
DSC_0097
DSC_0097
DSC_0098
DSC_0098
DSC_0102
DSC_0102
DSC_0105
DSC_0105
DSC_0106
DSC_0106
DSC_0107
DSC_0107
DSC_0108
DSC_0108
DSC_0109
DSC_0109

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.