Kimuen eta Haurren mailetako lehiak jasoko ditu Txara inguruko zirkuituak. Larunbat arratsaldean izango dira probak.
Hilaren 31tik apirilaren 3ra eta apirilaren 7tik 10era egingo dute Euskaldarrak elkartearen Gastronomia Erakustaldiaren 38. ekitaldia.
Eusko Ikaskuntzak Beltran saritu du "musika ondare tradizionala berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik". Landetxen egin dute ekitaldia.
Dokumental luze onenaren Oscar saria irabazi du ikus-entzunezkoak. Hamdan Ballal lanaren zuzendarietako bati eraso egin diote berriki kolonoek.
Hilaren 28an izango da saioa, 17:00etan, Manuel Lekuona Udal Bibliotekan. Garaiz iristea eta merienda saioaren aurretik edo ondoren jatea eskatu dute.
Proiektu hori ezinbestekoa jo dute sozialistek "babestutako etxebizitzaren eskaintza handitu eta familia askoren egoera arintzeko".
Hilaren 28an izango da jaialdia, gaueko bederatzietan hasita. Madalensoron izango dira partidak, eta hiru norgehiagoka izango dira.
Mintzagun egitasmoaren barruan, Edurne Agirre okina ogia egiten ikasteko tailerrak ematen ari da euskaltegietan.
Hilaren 29an izango da jarduera. Oarsoaldeko HITZA tailer horretarako familia gonbidapen bat ari da zozkatzen.
Udalekuetan, Kuadrillategin, ludotekan eta Faktorian lan egiteko poltsa zabaldu du udalak, Ttakun Kultur Elkartearen bidez.
Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak Izpegiko gainetik hasiko dute ibilbidea, apirilaren 6an. Bi bide proposatu dituzte: luzea, 16,6 kilometrokoa, eta motza, 6 kilometrokoa.
Apirilean ere txistu doinuak izango dira Udal Txistulari taldearen eskutik; bi kontzertu eta diana bat ondu dituzte.