Nafarroara joango da Itsastarrak

Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak Izpegiko gainetik hasiko dute ibilbidea, apirilaren 6an. Bi bide proposatu dituzte: luzea, 16,6 kilometrokoa, eta motza, 6 kilometrokoa.

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldea eta Herrerako Mendizaleak Nafarroara joango dira apirilaren 6an (igandea). Mendizaleak 07:00etan irtengo dira autobusez Trintxerpeko kaitik, eta Garberan ere jendea jasoko dute, 07:05ean. Irteerak 18 euroko prezioa du bazkideentzat eta 20 eurokoa bazkide ez direnentzat.

Mendizale taldeek bi ibilbide proposatu dituzte datorren iganderako: luzea, 16,6 kilometrokoa, eta motza, 6 kilometrokoa. Ibilbide luzea Izpegiko gainean hasi eta Erratzun bukatuko da. 670 metroko desnibel positiboa du, eta 7 ordu inguruko iraupena izatea aurreikusi dute mendizaleek. Ibilbide motza, aldiz, Izpegiko gainean hasi eta Izpegin bertan bukatuko da. Ibilbide horrek 260 metroko desnibel positiboa du, eta 3 ordu eta erdiko iraupena izatea aurreikusi dute.

Izen emateak galdetegi bidez egin behar dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.