Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie ostiralean lau urtetik gorakoei
Hilaren 28an izango da saioa, 17:00etan, Manuel Lekuona Udal Bibliotekan. Garaiz iristea eta merienda saioaren aurretik edo ondoren jatea eskatu dute.
Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie ostiralean –hilak 28– lau urtetik gorako haurrei. Manuel Lekuona Udal Bibliotekan izango da saioa, 17:00etan.
Antolatzaileek saioa atsegin izan dadin ohiko gomendioak gogorarazi dituzte; hala nola, haurrek etenik gabe ipuinez gozatu ahal izateko puntual joatea edo merienda saioaren aurretik edo ondoren jatea.
