Oiartzungo esku pilotaren aldeko pilota jaialdia egingo dute ostiralean
Hilaren 28an izango da jaialdia, gaueko bederatzietan hasita. Madalensoron izango dira partidak, eta hiru norgehiagoka izango dira.

Oiarpek antolatuta, Oiartzungo esku pilotaren aldeko jaialdia antolatu du ostiralerako –hilak 28–. Madalensoron izango dira partidak, 21:00ean hasita.
Honakoak izango dira partidak:
L. Galardi-A – Legarreta / A. Del Rey – N. Sorondo
O. Zabaleta – A. Etxeberria / M. Olaiz – M. Leonet
X. Apaolaza – M. Lizeaga / O. Etxeberria – U. Landa