Trilobiteen sailkapena egiteko tailerra, Luberri museoan
Hilaren 29an izango da jarduera. Oarsoaldeko HITZA tailer horretarako familia gonbidapen bat ari da zozkatzen.
Luberri museoak trilobiteen sailkapena egiten ikasteko tailerra emango du hilaren 29an, museoan bertan. Bereziki haurrei begirako tailerra da, eta lau euro balio du jarduerak. Aukeran, gainera, bi txanda daude: bata goizeko hamaiketan eta arratsaldeko lauretan bestea.
Hala ere, jardueraren inguruko informazio gehiagorako 943 26 05 93 zenbakia luzatu dute.
Oarsoaldeko HITZA jarduera horretarako familia gonbidapena ari da zozkatzen, eta bihar –hilak 27, osteguna– eguerdiko ordu biak arte dago zozketan parte hartzeko aukera. Hemen har daiteke parte.
