2024ko errenta aitorpena euskaraz egitera deitu dituzte herritarrak
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak bi lagunentzako otordu bana zozkatuko du herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen artean.

Zabaldu da dagoeneko 2024ko errenta aitorpena egiteko epea, eta Errenteria – Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek Oarsoaldeko zergadun guztiei errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu diete; oro har, ogasunarekin harremana duten kudeaketa oro euskaraz egitera animatu dituzte.
Zehazki, Errenteria – Oreretako Leire Mazizior, Lezoko Iker Salaberria, Oiartzungo Aiako Harria Gaztelumendi eta Pasaiako Laura Re zinegotziek egin dute deia.
Errenta aitorpena Gipuzkoako Foru Ogasunetik bidalitako autolikidazio proposamena onartzeko kudeaketa euskaraz egin daiteke; baita bulegoetako langileei euskaraz egiteko eskatuta ere.
Euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak bi lagunentzako otordu bat zozkatuko du herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiten duten zergadunen artean. Zozketan parte hartzeko oarsoarrak webguneko formularioa bete, leku publikoetan jarritako boletoak bete eta entregatu edota formulario hau bete behar da.