Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aisia arrantzaren aldeko aldarria Pasaian

Arrantzaren inguruko azken debekuek haserrea piztu dute arrantza zaleengan. Arrantzaleek erregulazioaren eta negoziazioaren aldarria egin dute, familietan errotua dagoen tradizioa praktikatzen jarraitu ahal izateko, eta ez suntsitzeko.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/03/28

Arrantzaren inguruko lege eta berriek haserrea piztu dute arrantzaren zaleengan. Amorru hori agerian geratu zen iragan igandean San Pedron, ehunka arrantzale eta herritar bildu baitziren lonjaren atariko zabalgunean aisia arrantza aldarrikatzeko, Arrantza Askea Mugimenduak deituta. Elkarretaratzea egin zuten lonjaren inguruan, eta, ondoren, manifestazioa Trintxerperaino, kanaberak eskuan zituztelarik.

Arrantza Askea Mugimendua arrantzaren zaleek duten haserretik eta nahasmenetik sortu dela adierazi du Txema Fuente kideak. Fuentek bi legerengan jarri du arreta. Alde batetik, Francoren garaiko arau «zentzugabearen» inguruan mintzatu da. 1959an Francok eta Frantziak adostu zuten Bidasoan soilik Txingudiko badiako herritarrek arrantza dezaketela; hau da, Hondarribikoak, Irungoak, Hendaiakoak, Urruñakoak eta Biriatukoak ez direnek ezin dute eremu horretan arrantzatu. Horrelakoa bezalako lege zentzugabeak kentzearen aldeko aldarria plazaratu du Fuentek, estatuan kendu baitira; ez, ordea, Euskal Herrian. «Nik urte askoz arrantzatu dut Hondarribian, eta ez dut ulertzen zergatik ezin dudan bertara joan jakinda arrantza lizentzia dudala. Diskriminazio bat dago hor», esan du, amorruz, Arrantza Askea Mugimenduko kideak.

Bestalde, gogorarazi du hilaren 1etik debekatua dagoela Pasaiako portuaren eremuan aisia arrantza egitea. Hala balitz, indarrean den araudia zorrotz betetzen hasiko zela iragarri zuen Pasaiako Portu Agintaritzak, isunak ezartzeko aukera berrartuz. Egoera hori Euskal Herriko portuetara hedatzen ari dela baietsi du Fuentek, eta arrantzaleek duten haserrea «eutsiezina» bihurtzen ari dela jakinarazi du. Debeku horren atzean 64. artikulua dagoela nabarmendu du Fuentek: «Lege hori portu guztietan dago indarrean, eta zehazten duena da portuan ezin dela arrantzatu, bainatu, mahai bat jarri edo elkartu baimenik ez badago. Dena baimenen menpe dago». Lege horrek portuetan elkartzearen debekua jasotzen badu ere, Espainiako Konstituzioko 21. artikuluak elkartze hori baimentzen duela adierazi du Fuentek, betiere armarik ez badago. «Nahasmen handia dugu», onartu du.

Debeku horien eraginak betidanik aisia arrantzan aritu diren horiek pairatzen ari direla baietsi du Fuentek. «Uste dugu tradizio bat suntsitzen ari direla, familietan errotua dagoena. Txikiei ezingo diegu arrantzan erakutsi», esan du, etsipenez, Fuentek. Eta jarraitu du: «Nora joango gara orain? Arroketara? Ez dugu ulertzen nola norbait ez den negoziatzen ari. Guk nahi duguna da gure lana egin, gure zaletasuna praktikatu eta arrantzan jarraitu. Arrantzale askok, gainera, adin bat dute eta ezin dira arroketara joan. Badirudi hori dela sustatu nahi dutena, gu arroketara joan behar izatea».

Erregulazioa eta negoziazioa helburu
Arrantza Askea Mugimenduak legeen erregulazioaren eta negoziazioaren aldeko aldarri argia egin du. Mugimendu hori sortu berria bada ere, arrakasta izan duela nabarmendu du Fuentek. Instituzioak haiekin kontaktuan jartzea nahi duela esan du, arrantzaleek ideiak baitauzkate sortu den egoerari irtenbide bat emateko. «Pertsona zibilizatu oro bezala», haiek dira portuak zaindu, ontziak ez hondatu edota inguruak zikindu nahi ez dituzten lehenak: «Gure zaletasuna era jasangarrian egin nahi dugu, gure itsasoak zainduz».

Legea erregulatzen ez badute eta arrantzatzeko debekuak jarraitzen badu, geratuko ez direla jakinarazi du Fuentek: «Behar den lekura joango gara. Ez dugu baimenduko gure tradizioa suntsitu nahi izatea».

Erlazionatutako edukiaKanaberak, gora: “Arrantza bai!”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.