Ayendek 'Zarena zarela' singlea argitaratu du
Otsailean 'Napoles' singlea argitaratu zuen oiartzuarrak; 'Zarena zarela', hortaz, bere bigarren singlea da.

Allende Urritegi Lopera Ayende oiartzuarrak Zarena zarela singlea argitaratu du. Otsailean Napoles abestia argitaratu zuen, eta bere bigarren singlea da berriki kaleratu duena.
Pop-rock estiloan murgildu da abeslaria abesti honetan, eta indarra, askatasuna eta adoreari egindako dei bat da.
Abestia plataforma guztietan dago entzungai.