Gaur egin behar zuten 'Elkarrekin goxatuz' saioa apirilaren 4ra atzeratu dute
Haurdunaldi, erditze eta jaioberrien doluaz 'goxo' aritzeko saioa gaurtik apirilaren 4ra atzeratu dute. Esku Hutsik taldeak antolatu du jarduera.

Apirilaren 4an izango da hurrengo Elkarrekin goxatuz saioa, dolua bizitu duten Esku Hutsik taldeko bi amek antolatutako solasaldia.
Haurdunaldi, erditze eta jaioberrien doluaz “goxo” hitz egiteko espazioa sortu dute, eta gaur egin beharreko saioa apirilaren 4ra atzeratu dute.
Hitzordu berria Arizmendienean izango da, 17:30ean.