Oiartzungo Euskaraldiaren eskutik, Hamaikakoaren lehiaketa
Hilaren 31tik aurrera egunero herritar baten silueta argitaratuko dute, eta nor den asmatuko beharko da. Bi pertsonentzat otordu bat lortuko du irabazleak.

Oiartzungo Euskaraldiaren Batzordeak ‘Zein da zein? Oiartzungo Hamaikakoaren lehiaketa’ antolatu du.
Datorren astelehenetik –hilak 31– egunero silueta bat argitaratuko dute sare sozialetan, eta herritarrek zein den asmatu beharko dute. Irudia argitaratu ondorengo egunean esango dute zein den sareetan, eta Hamaikakoaren hurrengo kidearen silueta ere argitaratuko dute.
Horrela, apirilaren 11n siluetak zein diren asmatzen dituztenen artean bi lagunentzako otordua zozkatuko dute.
Lehiaketan Instagrman, X, Facebook eta Landetxe eraikinean jarriko duten buzoiaren bidez har daiteke parte.