Emakumeen eskuz binakako txapelketa nagusiaren finala, Madalensoron
Arrizabalaga eta Bergara Arraiza eta Gamideren aurka lehiatuko dira igandeko –apirilak 6– finalean. 12:00etan izango da partida.

Arrizabalaga-Bergara eta Arraiza – Gamidek jokatuko dute apirilaren 6an Oiartzungo Madalensoro frontoian jokatuko den Emakumeen Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiko finala, hilaren 23an Laudioko finalerdiak jokatu ondoren. Arrizabalaga eta Bergarak 22-15 irabazi zieten Zabaleta – Osesi; Arraiza eta Gamidek, berriz, 22-16 irabazi zieten Etxegarai – Arrillagari.
Eguerdiko hamabietan izango da finala, baina lehenbizi Zabaleta – Mendizabal Ibarrola – Erasunen aurka ariko dira.