Ereintza elkarteko txistulariek emango dute kontzertua Ansorenaren heriotzaren 50. urteurrenean, Madalenaren ermitan.
Arrizabalaga eta Bergara Arraiza eta Gamideren aurka lehiatuko dira igandeko –apirilak 6– finalean. 12:00etan izango da partida.
Lizeo Eguna izan zen atzo. Besteak beste, erretiratuko diren langileei eta ikasketa prozesua bukatuko dutenei aitortza egin zieten.
Egoki aritu dira Hibaikaren seniorren bi traineruak azken test estropadan. Atzo goizean jokatu zuten San Pedro arraun elkarteak antolatuta denboraldia hasi aurretik taldeen artean termometroa jartzeko baliatzen dituzten jaitsieren azkena.
Gizonetan laugarren eta emakumeetan bosgarren izan dira San Juanen ontziak San Pedroko XVI. Test Estropadan. San Pedroko gizonak, hamaseigarren.
Altzaten aparkatzeko sortutako plaza berriak TAOren bigarren eremuan sartuko dira bihartik, eta beraz, sistema horren bidez arautuko dira aurrerantzean.
Oiartzungo Udalak herriko zenbait eragilerekin batera apirileko aisialdirako antolatutako ekitaldien zerrenda argitaratu du.
Maiatzaren 16ra arte ordaindu daiteke ura eta estolderiaren gaineko zerga.
HITZAren Igandean Historiaz Jantzi bisita gidatuen egitasmoaren barruan, Oiartzungo Beloaga gaztelura irteera egin zen atzo.
Larunbatean jokatu zen Zumaian Gipuzkoako Batel Ligako 11. jardunaldia. San Pedrok eta San Juanek garaipen bana lortu zituzten.
Datorren asteburuan Gipuzkoako Batel Ligako txapelketarako sailkatze estropada eta txapelketa jokatuko dira Pasaiako Badian.
Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitza eta lana kontatzen dituen filma Juanba Berasategi aretoan proiektatuko da, 19:00etan.
Bokalek 'Lurraren defentsan kriminalizaziorik ez. Aroztegia gelditu!' izeneko hitzaldia antolatu du apirilaren 3rako. Kultur Etxean izango da, 18:30ean.
Pasaiako Udalak bidea hasi du bake epaile titularra eta ordezkoak hautatzeko. Hilaren 27tik hasita, interesdunek 15 egun dituzte eskaerak aurkezteko.
Futbolean, porrot latza Pasaiarentzat. Areto futbolean, Antxo Euskal Kopa gabe geratu da, finalean galdu ondoren. Eskubaloian, asteburu bikaina.